kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Birika zatiak / Xabi Borda / Susa, 2004

Haikua materian Jon Kortazar / El País, 2004-11-14

Xabi Bordak (Azpeitia, 1981) Birika zatiak lehen poema liburua eman du plazara. Birikak arnasaren ordez daude, irakurle honen iritziz, eta izenburuak hain garrantzitsuak direnez, honetan ere lanaren bidea ikus dezakegu. Amasa alde batera utziz eta birikak azpimarratuz, izadiaren materia aipatzen da.

Liburuan idazleak kinka bat adierazten du: kanpoko materiak bere barnean jotzen du, baina ikuspegia aldatuz. Kanpoan den materiak eragina du poetarengan baina eragina ez da hizkuntza idealista batez adierazten, biriken bidez baino, idazkerari naturalismo puntua emanez.

Zatiekin, poema txikiekin egiten du lan poetak. Haikuen antzeko poema txikiak, errealitatea adierazteko fragmentarismoa erabili izan dela ziurtatuz. Begiradak agintzen du, zirrara arin batek eta egileak horixe jartzen du gure begien aurrean. Horrela ari dira poeta asko gaur egun.

Sarrera txiki baten ondoren bost ataletan banatzen da poemategia, egitura sendo batek liburuaren norabidea garbi azaltzen duelarik. Atal horien izenetan indar bi ari dira jolasean: lehenago aipatu dugun kanpo-aldearen eta barne-aldearen arteko kontrastea eta atalen arteko joera kontraesankorra.

Kontrajarpenak ere oso sinpleak dira. Eta hauxe da idazkera honek agertzen duen mailarik garbiena, poesia zatiak, eta sotilak agertzen ditu. Liburuan tonu bereko poemak agertzen dira, kate-begiak loturik balira bezala. Baina aldaketa nabarmenik gabe.

Surrealismo puntu batek zipriztindu ditu poemak noizbehinka eta niri 80ko hamarkadan argitaratzen zirenak ekarri dizkit gogora. Ongi idatziak, sotilak, baina, era berean, hauskorrak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak