kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Biolinaren jatorria / Jon Aiastui / Elkar, 2004

Bizitza eta bidaia Javier Rojo / El Correo, 2004-11-03

“Biolinaren jatorria”, Jon Aiastuiren eskutik datorkigun liburu hau, poesia argitaratzen den sail batean agertu da. Baina, egia esan, idazlan honetan poesiak liburuaren erdia besterik ez du hartzen. Beste erdian hiru narrazio agertzen dira. Hau, jakina, ez da zertan akatsa izanik, baina poesia bilatzen duen irakurlea bigarren erdian agertzen diren testuen aurrean pixka bat despistatuta gera daiteke, prosa poetikoaren adibideak direla uste badu. Lehenengo erdian agertzen den poesiari dagokionez, oihartzun klasiko batzuk aditzen dira berehala. Nabarmenena, Kavafis-en “Itaka” izeneko poemarena. Aiastuik bere poema batzuk idazterakoan Kavafisen poema famatua izan du oinarrian. Izan ere, bizitza momentu desberdinez osatutako bidaia moduan aurkezten da, eta momentu horiek dute benetako garrantzia, ez helmuga. Hau kontatzeko, paralelismoak eta paradoxak baliatu ditu idazleak. Bigarren erdian agertzen diren bi narraziotan, luzeenetan, destinoaren garrantziaz eta irudimenari esker ihes egiteko aukeraz hitz egiten zaigu. Hirugarrenak, liburuari izenburua ematen dionak, herri tradiziotik hartutako istorioa kontatzen digu. Poesiazaleak eta narraziozaleak gustura aurkituko dira liburu honen aurrean, jakina, zein bere atalean.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak