kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Gloria mundi / Fernando Morillo / Elkar, 2004

Zientziaren itxuran Javier Rojo / El Correo, 2004-10-13

Fernando Morillo luma errazeko idazlea da, behin baino gehiago frogatu duen bezala. Nobela hau, “Gloria mundi”, erraztasun horren adibidetzat har daiteke. Idazlea trama komplilkatu xamarra eraikitzen saiatzen da, zientzia eta fikzioa elkartzen (edo agian nahasten) dituelarik, agortu ezinezko energia iturri baten bila dauden pertsonaia batzuen inguruan. Azken urte hauetan, gaia askotan agertu zaigu zinean zein literaturan eta Morillok, horren jakitun agian, liburuak zientziaren alorrean oinarri sendoak dituela irudikatu nahi du. Horretarako oharrez eta azalpen zientifikoz bete du, honelako gaiez ezer ez dakitenak zientzia itxurako fikzioan harrapatzeko. Baina ezin da topikoetatik urrundu. Agortu ezinezko energia iturri baten bila norbait badago, beti egongo da beste norbait, oso boteretsua noski, helburu hori zapuztu edo lan horren emaitza lapurtu nahi duena. Gauzak honela, espioiak, hilketak, zientifiko ezagunen izenak, isilpean lan egiteko handiegiak diruditen talde sekretuak… agertzen dira, Donostian kokatutako konspirazio mundialaren inguruan. Luma errazeko idazlea de Morillo eta agian harrapatuta geratzen da istorioa, dibertagarria baina hutsa.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak