kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Dardaren interpretazioa / Harkaitz Cano / Olerti Etxea, 2003

Atzerabegirakoa Igor Estankona / Deia, 2004-10-04

“Nondik ote dator aniztua kea?”. Belaunaldi oso baten hamazortzigarren urtebetetze festan burrunba egin zuten hitzak dira, 1994ko “Kea behelainopean bezala” gogorrekoak, Susa argitaletxean leku bat egin ziezaioten majo sufritu behar izan zuen poeta baten lehen liburukoak. Harkaitz Cano poetikoki heldua zen heldutasuna guretzat -eta merkatuarentzat- balore eskasa zen garaian. Aurretik zihoan, bakarrik zihoan, besteok taldean eta lotsaz genbiltzan bitartean. Eta orain, gutako inork ezagutzen ez ditugun bidezidorrak ibili ondoren, halako neke luze baten erdira iritsi dela ematen du, literaturaz eta liburuaz hausnarrean: “Denborarekin ohartzen zara gauza bat dela literatura eta beste bat liburua. Lehen komunikabideek oso garbi bereizten zituzten bi gauzak. Gaur egun, nire ustez, literaturak pisua galdu du liburuaren mesedetan”.

Besteok, Eibarko poeta gazteen egun amaigabe haietakook, beti legez, begira-begira gaude, ahulaldia sartu zaion talde-buru urrunari beha, kezkati ez ote digun esango bukatu dela, mendatearen ostean ez dagoela ezer. Kezkati ez ote digun esango “ostean Josafateko harana dago -han bereizten dituzte euskal literatoak- eta gure belaunaldia ifernura bidaliko dute, zuzenean. Gu gara erredentziorik itxaron ezin dezakegun autonomia kumeak, grisak, ideialik gabeak, liburuetara ezer pobetxuzkorik ez dakargunak”. “Dardaren interpretazioa”ren ikasgaia da, ordea, “bost idazleek” bezala idatzi barik, guk ere gure bidea aurkitzen saiatu behar dugula, opa dezakegun guztiari forma egokia bilatuz. Errepaso antzeko hau modu positiboan irakurri behar da, beraz, nostalgiak alde batera utzita.

Hain zuzen hustasun existentzial horretatik, kapitalismo gupidagabearen gehiengo absolututik, karrera unibertsitario luzeetatik, amaren garbantzu epeletatik sortu da —sortu delako, eta etorkizuneko idazlea hori da— literatura errari bat, nortasunaren bilaketak arduratua, antologia honetan egokiro bilduta azter dezakezuna.

Aurkituko dugu erantzunen bat, seguru. Libratuko gara zapore honetatik. Gertatuko da zerbait liburuetan edo euretatik kanpo, bide lauso bat erakutsiko diguna, eta orain artekoa zentzuz beteko duena. Beste hamar urte barru batu gaitezen hemen berriro, emaitza nabariagoak izan ditzagula orduan ahal bada, baina batez ere bilaketa bera ez dadila inoiz bukatu!

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak