kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Mendekuaren graziaz / Karlos Linazasoro / Erein, 2004

Mendekoaren mendeku Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-10-01

Mendekuaren historia da gizateriaren historia. Horra hor egia berdaderoa eta zalantzan jartzeko gaitza. Cainek Abel hil zuen, mendeku hartu nahi zuelako. Eta Abel, bizi izan balitz, zaila dena bestalde, gidoian ez baitzegoen halakorik idatzita, Abelek, esan bezala, bizi izan balitz, Cain hilko zuen, mendekuz. Gero asmatuko zuten mendekuaren arrazoia. Aitzakia berandu etortzen da beti, gertatutakoa gertatu ondoren. Eta mendekuak, Sizialiako mafiosoen artean izan ezik, fama txarra du, ez dakizue ondo zenbaterainokoa eta norainokoa

Ipuin hauetan, izenburuaz hala jarrita dagoen arren, gaia ez da mendekua, frakasoa baizik, porrota, bizitzarena eta bizitzaren azpian dagoenarena. Horrek gero, ondorio gisa, kontuak eskatzeko desira ekartzen du, jakina baita huts egitea oso gizakoia dela, baiki, baina huts egitearen errua inori leporatzea hori ere bai. Nola inork ez dion bere buruari leporatzen bere huts egitearen errua, beti bilatu behar beste bat, hari botatzeko zama guztia, zabor guztia, mendekuaren aire ilun eta usteldu guztia, kirats guztia.

Mendekuak definitzen gaitu, guk ere mendekua definitzen, zehazten eta mugatzen dugun bezainbat. Mendekua muga bat baita, bestela ez litzateke mendeku izango, barrabaskeria baizik, tupustean eta ez hanka ez buru hasitako sarraskia. Mendekua ekintza intelijentea da, pentsatua, hotzean hartu beharrekoa, gin-tonica bezala, eztarriaren hondamendirako, sabelaren mendekurako. Karlos Linazasorok ez digu erakusten mendekuaren legea zein den, baina ipuin hauetan (gozatzea hitza ez dakit egokiena ote), ibil daiteke irakurlea lurralde muganteetatik barrena, maitasunaren eta gorrotoaren artean zabaltzen diren lurraldeetatik barrena alegia, barne indarkeriak isilik astintzen duen horretatik barrena, baina ez lasai. Badaezpada ere.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak