kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Soinujolearen semea / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2003

Soinujolearen semea Ainhoa Arozena / Egan, 2004-03

Stonehametik Obabara, Obabatik Stonehamera; tartean Donostia eta Bilbo edota San Frantzisko. Helduarotik ume eta gazte garaira, ume eta gazte garaitik berriro helduarora; protagonistaren bizimoduaren errepasoa egiten du liburuak, heriotza iritsi arte.

David protagonistak haurtzarotik hasita, bere memoriala idatzi du Stonehameko arrantxoan. Txiki-txikitandik Obaban izandako oroitzapenak bilduko ditu bertan. Lekuona etxeko gertakizunak eta bereziki, Iruain baserriko pasadizoak. Zelai berdeak, zaldiak, erreka, tximeletak, basamutilak, lagunartea… baserriko giro lasaiari gerrate zibileko ondorio latzak gainjarriko zaizkio, giroa guztiz nahastu arte. Davidek, Obaban gertatutako fusilaketen berri izateaz gain, herritarrak erailtzen bere aita Angelek parte hartu zuela jakingo du. Inoiz oso gertu sentitu ez bazuen ere, aitarengandik aldendu eta gertaera haien berri zehazten saiatuko da inguruko lagunen bidez, dela osaba Juan, dela Lubis, dela Cesar irakaslea… Obabako bizimodu nahasian bere lekua topatzen saiatuko da. Urteak aurrera, ordea, unibertsitate garaian ezagututako Agustin laguna eta Obabako Joseba ere, Euskadi askatzearen aldeko mugimenduan hasiko dira eta ihesean ibiltzea egokituko zaie. Ihesaldiak ondo kostata lortu duen Virginiarekiko maitasuna alde batera uztea behartuko du. Gartzelan urte eta erdi inguru igaro ondoren, Euskal Herriarekiko ezintasun sentimenduak eraginda, Stonehamera, osaba Juanen arrantxora bizitza berri bati ekitera abiatzea erabakitzen du. Paradisua aurkituko du bertan Davidek.

Eleberriak bizitza bera du gai nagusi, baita hainbat ezezagunen eta lagunen heriotza ere. Maitasunak zer esanik ez, pisu handia du eleberrian. Daviden bizitzan, Obabako Teresak eta Virginiak, eta Stonehametik San Frantziskora egindako bidaian ezagututako Mary Annek leku berezia dute. Mary Ann izango da bere bizitzari zentzua emango dion pertsona eta baita David bere memoriala idazten hasteko arrazoia ere.

David hil ondoren, Stonehamen Mary Annek Josebari emango dio bere senarrak idatzi zuen liburua, Obabako liburutegian utz dezan. Josebak Daviden hitzetan oinarrituta idatzitako kontaera da liburuan irakurriko duguna. Baina ez hori bakarrik, Josebak berak idatzitako hiru pasarte ere badira, Don Pedro Galarretak “amerikanoak” utzitako bere fusilamendu saiakeraren kontaeraz gain.

Hizkuntzaren tratamendua dotorea da liburu osoan zehar. Hitz zahar eta berriekin jolasean, euskararen aldarria egiten da eleberrian. Naturan oinarritutako kokalekuen deskribapen ugari ere biltzen da. Liburuaren tonua guztiz lasaigarria da, eta pertsonaiekiko, gertaerekiko nahiz lekuekiko lortzen duen gertukotasunagatik seguruenik, irakurlea ez da konturatu ere egingo liburu mardul baten aurrean dagoela.

Irakurtzea atsegin duenak, gozamena aurkituko du liburuaren orrietan barrena. Bikaina.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak