kritiken hemeroteka

8.301 kritika

« | »

Libreta horiko poemak / Pako Aristi / Susa, 2003

Libreta horiko poemak Ainhoa Arozena / Egan, 2004-03

Poesia zorrotza eta kritikoa Aristirena. Maitasuna, sexua, Euskal herriko egoera politikoa, dirua, haurtzaroa, gaztaroa edo zahartzaroa hartu ditu gai nagusitzat, besteak beste, bere liburuan. Esaldiz esaldi, eztenkadaka ari dela dirudi. Kasu gehienetan, gizarteko sail ezberdinekin zuzen-zuzenean ari da. hamaika gairen inguruko bere iritzia azaltzen du batere zeharbiderik gabe. Umore ukitua badute olerkiek; ausardia faltagatik edo gordetzea errazagoa delako, esan gabe uzten diren hainbat egia biltzen du liburuak, eta irakurlearen azaletik, adabakirik gabe idazte hori eskertzen da, asko gainera. Idazlea, hizketan edo pentsatzen ari dela dirudi darabilen idazkera naturalean. Naturala eta zaindua era berean, oso idazkera txukuna ekarri du urrestildarrak. Sentimendu asko eta ezberdinak iradokitzen ditu, irakurlea behin eta berriz pasarte ezberdinekin identifikatuta sentituko da, seguru asko. Eta hori ere eskertzen da, edo ez?

Egunkariren bateko zutaberen batean, liburuak, ikuspegi matxista duela irakurri ahal izan dugu. Nik Aristiren lerroetan ez dut matxismo ukiturik nabari, niretzat hori ez da matxismoa, aitzitik, gai ezberdinen inguruko ikuspegi ezberdinak dira, bereak; norberaren ikuspegiekin bat etor daitezkeenak edo ez. Bere larrutik ari da idazten, gizasemearenetik, noski. Lan zaila izango zukeen bere iritzi eta kezkak emakumearen ikuspegitik azaleratzen.

Aipagai dugun liburua oinarri hartuta, joan zen abenduan elkarrizketatu zuen Beterriko Liburua literatur aldizkariak Pako Aristi. “Gauza bat lagun asko ez egiteko liburua da eta beste bat lagunak ez galtzeko liburua. Lagunak mantentzea kosta egiten da eta nik ez ditut galdu nahi. Orain, nik ez dut lagun berriak egiteko idatzi liburua. Liburu honen idazkera, nire buruarekin zintzoa izan da hasteko, eta gizartean ikusten ditudan beste gauzei buruz ere zintzoa izan da. Modu sinple eta naturalean nire iritziak, usteak, kritikak, susmoak eman ditut. Ez dut batere galgarik ipini, ez naiz disimuluan ibili. Ez dut gaizki ulertutako eta beldurrak agindutako diplomaziarik neureganatu nahi izan. Aukera estetikoa bezala, aukera etikoa izan da; nire susmoei batere galgarik ez jartzea, alegia. Hori bai, nireak direla argi utzita. Gizartearen ikuspegi bat da liburukoa, nire ikuspegia. Eman ditzatela besteek eurenak”. (Beterriko Liburuaren 20. zenbakitik hartua).

Lan bikaina gordetzen du liburuxka horiak, irakurtzeko batere zailtasunik ez duenez, poesiazalea ez den edonor zale bihurtzeko modukoa.

Liburua argitaratu eta azkar batean amaitu zen lehen edizioa, berehala zabaldu baitzen bikaina zela liburua. Seguruenik irakurtzera ohituegi ez gauden modura landu du poesia Aristik eta irakurle asko, antzeko poesia liburu gehiago noiz aterako zain geratuko ginen.

Azken kritikak

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak