kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Eta handik gutxira gaur / Eider Rodriguez / Susa, 2004

Geure besteren baitan bizitzea Mikel Asurmendi / Irunero, 2004-07

Uda galdan dago, eta gure herriko giroa galdan ere bai. Gure eguneroko “errealitatea”k ito egiten gaitu eta literaturara egin nahi dugu jauzi, errealitatea eskainiko digun fikzio baten xerka.

Eguneroko hizkuntzak eta jardunak ele ondoezen astuna itsatsi digu gure gainean, eta hitz —haize— fresko eta berrituen bila murgildu gara hitzen errepublikan. Handik gutxira “Eta handik gutxira gaur” liburua eskuratu dugu.

Hitzaurrean, J.S. idazleak —ipuinen batean— “liburu honen egilea mamua bihurtua agertzen zaigula” gaztigatu digu. Horra, gure espirituekin —mamuak ote?— topo egiteko parada antzeman dugu hitzaurretik beretik.

Eta hara, handik gutxira azaltzen hasi zaizkigu mamuak. Literaturaren Errepublikan barrena goazenez gero fikziozko mamuak dira. Zer hobeto ondo antolaturiko fikziozko eszenak geure errealitatea islatu aldera, ezta?

Eta, hara! Ipuinek erbestea —geure besteren baitan bizitzea, ulertu adiskidea!—, politikaren itolarria —politika geure baitan lehertua delarik, ulertu adiskide!—, sexuaren desio interesatua —sexua politikaren ifrentzuan doala, ulertu adiskidea—, eta beste hamaika eszenatokitara eramanen gaituzte. Bizitzaren tentsioa legez, tentsioa gailenduz edo aldatuz doa ipuinez ipuin, fikziozkoak izanagatik gure errealitatearen isla paregabeak.

Eszenatoki horietako pertsonaiak zu edo ni izan gaitezke, haien espirituek eta zureek zeure imajinarioan bat egin dezakete, irakurle adiskidea. Eszena toki horretan zure buruarekin topo egin baitezakezu: pertsonaien kontraesanetan, haien hutsuneetan… Gure imajinarioak rol garrantzia du berauen interpretazioan. Izanik ere, literatur errepublikaren hitzek imajinatzeko askatasun hori eskaintzen baitugu.

Horra, ipuin sorta honek haize freskoa ekarri du euskal errepublikaren eremura. Fikzioaren bidez geure erbestean hausnartzeko: “Geure besteren baitan bizitzea”, gisa ulertu adiskidea!

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak