kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Koadro isila / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2003

Gogoetatzeko. Gozatzeko. Heldutasunera iristeko… Mikel Asurmendi / Irunero, 2004-05

“Koadro isila” 1990. hamarkadako belaunaldi baten irudia da. Santi izena du bere protagonistak. Protagonistak galderak egiten ditu, galdera ugari. Erantzunak berriz, eskas ditu. Gaztetan borrokan ibilia, galdera asko eta herri honen askatasuna lortzeko grina sobera. Une batez, bere bikote lagunak edo emazteak galdera bat pausatu dio. Ez da beste mundu batekoa: “Aita izan nahi ahal duzu?”. Santik ez du erantzunik. Bikote harremanetan ere, erantzunak urri.

Izanik ere, bizitzan inor izanen bagara galderak beharrezkoak ditugu. Alta bada, urterik urte, galderek entzunik izan ezean, ez gara —nolabaiteko— heldutasunera iritsiko. Heldutasunik gabe, gure helburuak hurbilagoak izan beharrean are urrutiago antzematen ditugu. Antzeman ahal ditugun kasuan, ez baita ziur ere.

Eleberria herri honetan bizi dugun gatazkaren harian —edota arian— garatua dago. Gizarte mugimenduak pertsonen arteko eta euren harremanen bilakabideen ondorio dira. Isiltasuna nagusitzen denean, galderak agortu ez ezik, erantzunik eza gailentzen da.

Litekeena da, datozen belaunaldiek galderak beste modu batez planteatzea, eta hartara erantzun berriak aurkitzea. Ez dakit helburu hori ote duen Xabier Etxanizek. Berak, belaunaldi baten kronika narratu digu, eta haren pertsonaien bilakabidearen erretratua edo koadroa osatu ere. Pertsona eta gizarte horren hainbat alderdi marraztu ditu. Paisaia bat margotu du nolabait. Pertsonaia nagusia isilik dago, erran bezala. Hitza falta du. Sobera higatua dagoeneko.

Belaunaldi berrientzako aproposa da gaia eta tratamendua, belaunaldi hura ezagutu ez zutenentzako, alegia. Baita ezagutu genuenentzako ere bai. Ez da saio bat jakina. Baina, balio digu. Gogoetatzeko. Gozatzeko. Galderak egiteko. Erantzunak kausitzeko. Heldutasunera iristeko…

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak