kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Spam poemak / Castillo Suarez / Elkar, 2004

Mezu galduak Javier Rojo / El Correo, 2004-06-09

Azken urte hauetan Castillo Suarezen izena poliki-poliki ezaguna egin da euskal poesiaren arloan, eta lortzen ari den emaitzak ikusita, ez dago zalantzarik azken belaunaldiko poeta interesgarrienetako bat dela. “Spam poemak” bere azken emaitza poetikoa da. Izenburuak iradokitzen duenari kasu eginez, poema hauek noraezean zabaldutako mezuen parean daude, nork irakurriko zain. Amodioaz hitz egiten dute askotan, baina momentu guztietan gai honetaz aritzean ia oharkabean ager dakizkigukeen topiko erromantikoak alde batera uzten saiatu da. Amodioa agertzen zaigu, baina hau ez da ezeren sublimazioa, naturaleza ez dugu hor poemaren ondoan gaiari marko egoki eta polita jarri nahirik. Amodioa pertsonen arteko harreman bat besterik ez da. Harreman hau, dena dela, absentziaren bidez ere nabarmen daiteke, presentziaren bidez bezainbeste edo gehiago. Halaxe gertatzen da askotan hemengo poemetan, absentziak markatutako amodioaren berri ematen baitzaigu. Lirismoari itzuri egiten dio idazleak poema hauetan. Eguneroko hitzetan bilatzen du lehengaia eta batzuetan prosatik hurbil dagoen poesia erraza dela dirudi. Baina azaleko erraztasun honen azpian, sakontasunik ez dute falta poema hauek.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak