kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Spam poemak / Castillo Suarez / Elkar, 2004

Tupustean, ideia Igor Estankona / Deia, 2004-06-01

Ordenagailuko pantailan mamuak norberak eskatu barik agertzen diren moduan, Castillo Suarezen poesia ere lorik hartzen ez duen sen bizi eta autonomo baten ondorioa dela ematen du. Jaiotzen ari den ideia hori harrapatu nahian dabilen idazkera ausart eta urduriz tajutuak, spam poema hauek lar barik landu ditu idazleak, freskotasun orijinala kiribilik ikusgarriena baino eraginkorragoa izan daitekeela jakitun. Poema hauek ez dira hain zuzen gozamenez irakurtzen diren pieza landuak, ezpada erantzukizunez: idazlea benetan ari zaizula jakitearen erantzukizunez. Laguntza erretorikoaz besteko argumentuekin konbentzitzeko idatzita dago.

Iban Zalduak hitzaurrean dioen legez, maitasunaren inguruan “literaturan dena esanda egongo da, jadanik, baina (Castillo Suarezek) Mugarri Estaliak liburuan aldarrikatzen zuen bezala, idatzi egin behar da, hala eta guztiz ere: Idatzi/ zuk idatziko ez duzuna/ nik ezin dudalako/ idatzi”. Horrek liburuan konstantea den metaliteraturaren gaira garamatza ezinbestean, asko baitira poesiaren gaineko hausnarketok edo, poesiaren gainekoak baino areago, idazkuntza prozesuan autoreak iragandako goialdi eta zalantzen ingurukoak. Interesgarria iruditu izan zaigu beti hori, neurrian egiten bada eta hausnarketok beste piezen mailan badaude. Spam poemetan bi premisak betetzen dira.

Bihurka eta sigi-saga darabil irakurlea Altsasuko idazleak. “Esadazu maite nauzula” labur baino laburragotik, esate baterako, “Min berri bat egunero” luzeagora pasarazten du bat supituki. Eta adibide berberari eutsiz, supituki egiten du, baita, esperantzazko poema xamur batetik etsipenean ez erortzeko burrukan ari den beste baterako bidea. Adibidetik mugitu barik desestali dezakegu beste klabe bat ere: maitasun haragizkoa eta herriarenganako maitasun lausoa, biak dira poetarentzat luma hartzeko besteko sentimentuak. Ez al zaizue iruditzen, honenbestez, bizitza bera bezalakoa dela liburu hau? Zer maite eta gorroto dugun, horren inguruan ze jarrera hartzen dugun eta azkenean, aurreko bien batuketaren emaitza baino ez denez, ez al zaizue iruditzen estetika bera ere garrantzitsua dela? Horren inguruko lezio aukeran lehor bat, baina bikaina, argitaratu berri dute.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak