kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Blackout / Xabier Montoia / Susa, 2004

Gizakiaren zitalkeriaz Alvaro Rabelli / El País, 2004-05-30

Blackout izeneko nobela argitaratu berri du Xabier Montoiak, Hilen bizimoldea trilogiaren bigarrena. Lehenak Hezur gabeko hilak hartu zuen izena 1999an. Hark kontatu zituen Jean Etxegoien soldadu miarriztarraren zorigaitzak Gerla Handian. Hark ere Frantzia eta Ipar Euskal Herriko XX mendeko historiaren ikuspegi bat zabaltzeaz gain, nobela biotan edo trilogian zehar egongo zen gai nagusia iradoki nuen: gerra da gizakiontzat eremurik latzena, gizalegea erabat hausten duena eta pertsonok barruan daramatzagun alderik ilun eta makurrenak krudelkeriaz azalarazten dituena. Horrela adierazi zuen trilogia zabaldu zuen Ellioten The Waste Land liburuko poema batek.

Blackout nobelan Etxegoien berriro dugu protagonista. Oraingo honetan naziek okupatutako Parisen. Adinaren zama hasia da sentitzen eta beste sasoi bateko idealismo apurraren arrastoa ezabatu zaio. Kirol-kronikak egiten ditu egunkari batean eta nazien okupazioan ordura arte bizitzaren asmoak betetzeko izan ez duen aukera ikusten du.

Horregatik lerratzen da okupatzaileen alde, bat egiten du Frantziako kolaborazionistekin. Horri esker egunkariko zuzendariorde egiten dute. Ez da baina testuinguru horretan egiteraino heltzen den gauza bakarra. Edozein makurkeria erabiltzeko prest egongo da desiatzen duen emakumea bereganatzeko, Miller izeneko emakumea, judu aberats baten emaztea.

Nobela osoa da Etxegoienen eta berorren lagunen jokabideen azalpena, noraino gizakia izan daitekeen hain zuria eta zitala egoera latz batean, nola besteen minari esker berez ilunak eta gizajoak diren pertsonaia batzuk heltzen diren ustezko botere batera. Aprobetxategien festa da, unean uneko egoeran mugitzen dakitenena. Baina hasierako festa ilunduz doa erabateko blackout gertatzeraino. Alemanek gerra alde duten bitartean, Etxegoieni eta bere hurkoei dena ongi joango zaie, orden berriari erabateko fedea aitortuko diote. Aitzitik, gerra galdu ahala nork bere konponbidea aurkitu beharko du, batzuek egindakoa zuritu betiko legez jarraitzeko, Etxegoienek, ostera, inolako autokritikarik egin gabe ospa egingo du egoera berriak ekarriko dituen baldintzetara egokitzearren. Azken batean gerra beste geraleku bat baino ez da izan, bere alde profitatzen jakin duena.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak