kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Koadro isila / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2003

Margolariaren krisia Javier Rojo / El Correo, 2004-05-26

“Koadro isila” deitzen da Xabier Etxaniz Rojoren eskutik datorkigun nobela hau. Margolari bat, arrakasta txikikoa eta bizitzekoa, batez ere, klaseak emanez irabazten duena, da nobela honetako protagonista. Hogeita hamar urte ingurukoa da eta helduen moduan jokatzeko ordua iritsi zaio. Bera, ordea, krisian dago. Ordura arte bizitzan egindakoa errepasatzeari ekiten zaio, krisi horren gorabeherak kontatzen diren bitartean. Pertsonaiaren bizitzan azken hamabost urteetan garrantzitsuak izan diren gertakariak, gehienbat, Euskal Herriko politikarekin zerikusia dutenak azaltzen zaizkigu. Izan ere, protagonista abertzalea da eta abertzalea izan nahi du, baina bere munduan oinarri sendoak izan ziren planteamenduak kolokan daudela ikusten du. Honez gainera, bizilagun duen emakumearekiko harremana ere hoztuz doa, honek familia bat osatzeko duen helburuagatik. Gauzak honela, nobela topikoegi iruditu zait batzuetan. Bestaldetik, eguneroko errealitatetik hartu dira erreferentzia zehatzak (esate baterako, telebista-sailei buruzkoak). Eta erreferentzia hauek galduz gero, euskarriak galduko lituzke nobelak. Edonola ere, irakurtzea merezi du, besteak beste irakurleak heldutzat tratatzen baititu idazleak.

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak