kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Ezinezko maletak / Juanjo Olasagarre / Susa, 2004

Ezinezko maletak Ana Unanue / Aizu!, 2004-05

Istorioa: Juanjo Olasagarrek (Arbizu, 1963) Sakanako herri txiki bateko lau lagunen bizipen eta harremanak kontatzen dizkigu bere aurreneko eleberrian. Protagonistak bi garaitan agertzen dira: 80ko hamarkadan, herrian bertan ezker abertzaleko militante gazte direla,eta 40 urteren bueltan, Londresen, baten hiletak beste hirurak elkartzen dituenean.

Emaitza: nobela desmitifikatzailea, zenbait pasartetan gupidagabea eta neurri batean auto biografikoa —alde horretatik badu kontu-garbitze itxura—. Olasagarrek desmitifikatu egiten du 80ko hamarkadako borroka giroa, ezker abertzalearen alde ilunena erakutsiz, eta, batez ere, herri txikietako giroa desmitifikatzen du. Edo hobeki esanda, egurra ematen dio. Horixe baita liburuaren gai nagusia: zenbateraino izan daitezkeen itogarri gure herri eta koadrilak, zenbat desio eta amets pertsonal ez ote diren ezkutatu edo are sakrifikatu utopia kolektiboen pean, eta zein gogorra izan daitekeen ideologia dela, aukera sexuala dela edo dena dela herriko lege hertsietatik ateratzea. Gogorra bainoago, ezinezko, egileak ihesa planteatzen baitu aterabide gisa.

Argilunak: Olasagarrek bukaera aldera, Londresko pasarteetan, ematen du onena, kontrasteari eta umoreari tarte pixka bat uzten dionean, Sakanako mundu itxian ez baita ia ñabardurarik ageri: Harakin pertsonaia, esaterako, “sakanikolaren” eredu perfektua da, eta HBkoak komikietako maltzurrak bezain maltzur.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak