kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Blackout / Xabier Montoia / Susa, 2004

Bizitzaren bueltak Igor Estankona / Deia, 2004-05-04

Jakina da naziek onartutako gobernuek ekonomikoki, militarki eta politikoki kolaboratu zutela Alemaniak ezarritako irizpideak euren lurraldeetan bete zitezen. Historiak Clausen daniarra, Nedic jugoslaviarra edo Vichyren gobernua aipatu izan ditu. Xabier Montoiak Jean Etxegoien euskalduna asmatu du, kolaborazionismoa baino askoz harago doan istorio bat harilkatzeko: gauzak gorri jartzen direnean indartsuenaren gerizpean iraun izan duten guztiak mintzagai dituen nobela idatzi du. Pertsonaia bakarrean bildu ditu kontraesan ugari eta, bide batez, Parisek garai hartan irudikatzen zuen paradoxa etikoa ekarri du paperera. Ez da, baina, lezio moraletan denbora lar ematen duen nobela bat, ezpada, sutautsa bezala, pentsatzeko betarik utzi gabe ahitzen den istorio labur bat.

Jean Etxegoien humanismoaren apostata da, Lehen Mundu Gerrako lubakietan sinesmen oro galdu duena. Zutabe latzak idazten ditu apurka-apurka gerra galtzen ari den erregimenaren alde eta egoera kili-kolo egoteak balio gehiago ematen die gainera bere hitzei, parez pare zabalduz faboredunen munduko ateak. Legea aplikatzen ez den sistema baten gailurrean egoteak sortutako mozkorraldia ifernurako bide gozoa bihurtzen da Etxegoienentzat. Miller anderearen senarraren bizitzaren gain nolabaiteko boterea izateak gupidaren eta mendekuaren arteko sentipen gozoa sortzen dio eta egoeraz profitatzen da. Damuaz hitz egiten dion orori barre egiten dio. Montoiaren zorakeriaren gaindia da, finean, halako pertsonaiari erromantizismoa aitortzea eta irakurlearen barkamen esanezina lortzea.

Guztiz usteldu baino lehen indartsu dirdiratzen duen Paris zikina pintore onaren zehaztasunarekin dago deskribatua: trazo zehatzak, marra seguruak, dudarako tarterik ez. Montoiaren idazkera zuzen eta gordina finduz doa, gainera, urteekin. Onartu behar dut lehenago sikuak iruditzen zitzaizkidala gasteiztarraren eszenak. Oraingo honetan gozatu egin dut bere hizkuntzaren ekonomia. Izan ere egunean-egunean bizitzearen iparrorratzari baino jarraitzen ez dion pertsonaia ulertu ahal izateko bere praktikotasuna imitatu behar du idazkerak berak ere. Eragozpen bakarra ezarriko nioke nik: elkarrizketak jarraitzeko zailtasuna. Marratxo barik froga gaitza da batzuetan irakurlearentzat haria jarraitzea. Eta hala ez balitz ere idazleak ez dauka zertan bere gain hartu halako zeregin zailik, dudazko etekin bat ateratzeko.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak