kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Eguzki beltzaren sekretua / Alberto Ladron Arana / Elkar, 2004

Espioi bat Alemanian Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-04-30

Badira munduan, gure irudimenezko munduan, literatur lan apartak izan gabe, entretenigarri diren liburuak. Horietako bat dugu Alberto Ladron Aranarena, abentura nobela bat, Espainiako gerra Zibila amaitzeko eta II Mundu Gerra hasteko zorian dagoen momentuetan kokatua. Erdi euskalduna eta erdi alemana den espioi bat da protagonista, Oskar, Bizkaiko frontean hilkintzan ikasitakoa. Jaurlaritzako zerbitzu sekretuek Parisa bidaltzen dute eta handik Alemaniara, naziek Tibetera egindako espedizio baten ondoren ekarritako zerbait, izugarria bezain sekretupekoa, zer den argitzeko. Zerbait hori, noski, gehiago du zerikusirik edo eragin handiagoa du giza alderdi espirituzkoarekin, alderdi haragizkoarekin baino. Ez da Griala, ez, baina antzeko zerbait, fedea suspertzen eta ohikoa oro mirarizko bihurtzen duten horietakoa.

Oskarrekin batera, baina beste aldean Del Valle polizia dago, frankista. Harekin batera lanean, alemanak, eta Gestapo. Del Valle pertsonaia, aitortu beharra dago, Oskarren ifrentzua da eta horrexegatik hain zuzen dago bien artean hainbesteko berdintasun. Del Vallek ez baititu begi onez ikusten alemanak, oso traketsak baitira (nobelan behintzat) eta odol-goseak ezin jakin zenbateraino, eta nahiago du bakarrik ibili, haien konpainian baino. Azkenerako pertsonaia sinpatikoa egiten zaio irakurleari, ez baita polizia topiko eta tipikoa. Badu zerbait erakargarria egiten duena.

Benetako pertsonekin batera fikziozko pertsonaiak nahasten ditu egileak, giroa ere benetakoa da, baina Oskarren abenturak erabat gertatzen dira sinesgaitzak, irudimenezkoak baitira. Liburua irakurri ahalean, bururatzen zitzaidan aspaldiko folietin haien usaina, zenbat eta aurreago joan historia eta orduan kontu sinesgaitzagoak eta ausartagoak ageri, gero eta kontu bitxiagoak ikusi, irakurlearen atentzioa bereganatzeko. Nire kasuan, atentzioak amaiaraino eutsi dio bere horretan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak