« Bihotz ehortzia berpiztu zenekoa | Fikziozko ispiluak »
Ahots bilduma / Gonzalo Etxague / Alberdania, 2004
Zoroaren unibertsoa Javier Rojo / El Correo, 2004-04-21
Gonzalo Etxague euskal literaturaren munduan sartu berri da “Ahots bilduma” izeneko nobela laburrarekin. Idazle honekin beste izen bat gehitzen zaio 1970etik 1975era bitartean jaiotako euskal idazleen zerrenda oparoari. Nobela labur honetal Estepan izeneko pertsonaiak kontatzen digu lehenengo pertsonan bere bizitza. Baina pertsonaia honen ikuspuntua zeharo distortsionatuta dago, Etxe Zuria deitzen duen zoroetxean sartuta baitago, eskizofreniak sortzen dizkion eldarnioetan galduta. Buru barruan eraikitzen duen munduaren irudia eta irakurleak lausotuta antzematen duen errealitatea ez datoz bat, jakina, eta halako kontrajarpena lanabes ezin egokiagoa da ikuspuntuen erlatibismoa iradokitzeko. Istorioa, errealitate arrunteko logikan ulertu nahi duen irakurlearen ikuspuntutik airean bezala gauzatzen da, euskarri material handirik gabe. Idazle honek argitaratzen duen lehenengo liburua izateko, landua eta umotua dirudi, presaka argitaratu beharretik urrun. Alde honetatik, atal batzuk ia-ia antologikotzat har daitezke, istorioa, denboraren haria aldrebestuz, atzeraka kontatzen duen paragrafoan bezala. Eta mundua zoroetxe handia dela kontuan hartuta, irakurketa alegorikoa eta guzti izan dezake nobelak.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez