kritiken hemeroteka

8.288 kritika

« | »

Joan-jinaren labirintoan / Jose Angel Irigaray / Pamiela, 2003

Joan-jinaren labirintoan Jon Arano / Ostiela!, 2004-03

Halako literatura ekialdezalea demode egongo den arren, oso gustora irakurri diogu Irigarairi. Oso idea polita osotasuna ematen diona liburuari, poemario koherentea, eta oso ongi datozkio bai azaleko eta bai barruko irudiak. Jantzia, sinplea, dotorea, fineziaz egina, handiostasun edo handikeriarik gabe egina, poema liburu borobila, yin-yan-en irudi borobilaren antzera, eta joan eta jin, bi norabideetako laberintoa, kontraesanak diruditenak paradoxa, azkenean oreka aurkitzeko, (baina “aitzina”, “atzera”, “aurre” kontzeptuekin, euskaldunon denboraren linealtasunaren edo norabidearen istorioekin kanpaijotze mental bat ere badugu, Oteizaren arraunlariena… baina ez gagoz horretarako orain).

Hizkera minoritario izango du, nafarrera-edo, ez da usueneko batua, baina orekatua bai, gorabeherarik gabekoa kalitatean, eusten dio liburu osoan zehar duintasunari, bikaintasunari. Literatura ezaguna dirudien arren, berritzailea ere badela esango genuke, ausarta ere bai zenbaitzutan, sorpresa oso atsegina izan dugu, sorpresa txiki ugari, galdera asko eskaintzen dizkigu, erantzun batzuk eman ere bai…

Balio trazendentalez ari da lehen poemetan, aurreneko lauak oso onak, 5. elkarrizketa zatia ere polita, baina apika ez oso sinisgarria gure mendebaldekerian, poema on eta balekoak baino gehiago direnekin jarraitzen du, eternitatea eta askatasuna dira bere leit motiv-ak, erreferentzia aberatsak, oso gureak eta oso unibertsalak: pentsatzera ere dedikatu da gizona!!! Lehen zatiko azken poema (41. orr.) bereziki bikaina begitandu zaigu, klasiko batena izan zitekeen. “Jiten argisentian” ere poliki aurrenekoak, eta gero Arestiren “oilarite” hitza edo Omar Khayyan-en oihartzunak datozkigu, erreferentzia maitakorrak, hizkera jasoa… 49. orriko basamortuarena antologikoa izan liteke… 51.eko haizegoa udazkenean-arena xinplea eta dotorea aldi berean, Sarriren ez-dakit-zenbat-izenekin eginiko sonetoaren antzerakoa, estetika gustu bat ere lantzen du poema luzetxo honek… Horren hurrengoak profetikotik badu zerbait, hitz jokuetan aparta da, hau eta bestea edo kontrakoa iradokitzen… Uste dugu bere aita “Larreko”-rena dela “Oihan beltzean ederrena pagoa” eta hari ere egiten dio omen.

Esan nahi dugu munduaren zabaleko jakintzatik ere bai, baina bere esperientzia pertsonalaren jakintzatik idazten ari zaigula jeneralean eta “desiramortuak” bezalako inbentuak ere egiten dituela… Poema ederrak “joan zen jin” atala iritsi arte, eta hor esaldi edo aforismo bikainak ditu, pilo bat, “no zen to” eta beste askogatik esango genuke gure “Bergamin orientezalea” ez ote den, poeta bera dira poematxoak, autobiografikotik badute, ez da metaliteratura, hala atal guztiko asko eta asko: oso onak… bukatzeko, “joan-jinean labirintoan”, 1. eta 2. poema bukaerak mundialak; Ariadnaren edo emearen lekuan jartzen badaki, liburu guztian zehar ere bai, sentsibilitate aparta erakusten du Joxeanjelek. Gure tradizioaren edo mitologiaren aipu aberatsak ere badakartza, oso leku egoki, zehatz eta bidezkoetan. Konstante batzuk baditu: eszeptizismoa, kritika baina eraikitzailea; balio asko, ironia, jakintza eta osotasun zentzua agertzen ditu orri batzutan, figura literario politak egiten ditu eta 97.ean, berriz, dogmazalekerien kontrako aldarrikatzaile azaltzen da, egia bakarraren aldekoa ez, egiaren bai….

Behar bada batzutan ez ditu bukaera kontundentegiak, baina poemak eurak kontundenteak izan, badira. Bestetzutan poema ederrak esplikatiboegiak ote diren edo jakitatearen partiketa edo didaktika edo zabalkunde ote diren sortzen zaigu: baina egiaz Khayyan, Kavafis irakurtzen ari garela otutzen zaigu… Hitzaren erakar-ahalmena, hitz potoloak badarabiltza, baina (barrenustuak edo prostituituak izan diren arren hauek) urrezkoak balira bezala dabilzki berriz, egoki eta fin…

Laburbilduz, liburu ederra da, bizi izan dela aitor du eta transmititzen du, ale koxkor prosaiko edo teorikoak ere izan arren (ez da harritzekoa pilo hortan), bukaeran ere baditu poema antologikoak, liburu osoan zehar eusten diola, alegia… “Kanon estetikoei”, baleude, asko lotzen ez bazaio ere, emaitza onak gure ustez. Modatik at balego ere ondo dago, hitz indartsuak ongi erabiliak, hitz indartsuak gaizki erabiliak direnean edo halakoak ez erabiltzeko joera badago ere… Bere euskarak, euskalkiak, bizitzak eta zoroak bizi du nafarra, bizi dio bizioak, historiaren zentzua gordetzen du, bizi da poeta…

Azken kritikak

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Barbaro iraun
Louisa Yousfi

Amaia Alvarez Uria

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Aiora Sampedro

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz
Perry Anderson

Irati Majuelo

Itzulerak
Miren Agur Meabe

Aiora Sampedro

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Jon Jimenez

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Asier Urkiza

Hitzak palmondo
Silvia Federici

Nagore Fernandez

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Alderdi komunistaren manifestua
Karl Marx / Friedrich Engels

Aritz Galarraga

Maitasun kapitala
Karmele Jaio

Mikel Asurmendi

Larrosa bat Groenlandian
Iban Garro

Paloma Rodriguez-Miñambres

Jausiz
Alain Mendizabal Diaz

Maddi Galdos Areta

Hiriak eta urteak
Xabier Montoia

Irati Majuelo

Artxiboa

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

2023(e)ko apirila

Hedabideak