kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Mahats-denboran / Patxi Ezkiaga / Egilea editore, 2004

Argia isurian Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-04-09

Argia isurian, argia ura baita, argizko ur, argizko itsaso, argizko ibai, beti isurian eta beti hezean, eta bere erorikoan, bere isurian, argiz hanpatzen ditu bazterrak, faro batek bezala. Féliz Maraña adiskideak hitzaurrean dioen bezala, bada Concetta Probenzaren koadroetan behera beharra, goitik behera erortzeko desira, goiko tokiak desorekan baleude bezala eta egia, argiak helburutzat duen egia, behean, oso behean balego bezala. Eta ez da erraza goitik behera amiltze hori, behetik gora igotze baino zailagoa, noski, grabitatearen legea lagun bada ere eta ez etsai, baina gora bidean bultzatzaile izan ohi dira, lilura bezain, nahimena. Ez, ez da erraza goitik behera joatea, bizitzara eta bizitzera jaistea baita, eta bizitza zaila da behean, goian baino zailagoa, eta beheko bizitza mingarri da oso, mingarri bezain ilun. Horregatik argiaren beharra behean, goian bainoago.

Ez dut esan baina liburuak Concetta Probenzaren koadroak (Concetta, José Luis adiskidearen musa ez ezik, denona ere bada, pixka bat, ez al da horrela Pako-Kappo?) dakartza, koadroen irudiak, ispilu batean bezala islatuak. Koadroak ederrak dira oso, begia bultzatzen dute ikustera eta gero gogoeta egitera, ez baitira irudi lasai eta goxoak, behera bidea, esan bezala, ez baita lasaia ezta goxoa ere, gogorra eta larria baizik, larrimina baitu laguntzaile, sormina bidaide. Concettaren margolanak eta Patxi Ezkiagaren poemak, adiskidetasunean bilduak, adiskidetasun seinale eta emaile, adiskidetasun opari. Patxi Ezkiagaren poemak egokiak dira, beti dira egokiak, behean bazkatzen baitute, zaldiek bezala, behean aurkitzen baitute behar duten simaurra, behar duten ongarria, landareek bezala. Beti argitik argira ibiltzea itsugarri baita, eta gizon izan nahi duen gizonak jakin behar du argiaz beste asetzen duela ilunak. Bai, Patxi Ezkiagak ongi ezagutzen ditu bihotzaren amildegiak, desiraren erorikoak, barne muinen deskalabrua, goitik behera jaurtia izatearen dohakabetasuna. Argia bezala, goitik behera erorki; aingeruak bezala, goitik behera abian, madarikatuak izateko. Poesia baita aingeru izugarria. Rilkek bazekien hori.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak