kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Han goitik itsasoa ikusten da / Julen Gabiria / Elkar, 2004

Idealen helmugarantz Alvaro Rabelli / El País, 2004-04-04

Pozgarria da ikustea azken urteotan hurbiletik segitu dugun jendearen fruituak zelan umotzen diren. Horrela dugu Julen Gabiria: plazara irten zuenetik arin abiatu da helmugarantz. Atzean utzi du Connemara gure bihotzean eleberria. Bigarren honekin Igartza saria berriro irabazteaz gain, alde nabarmena atera dio bere aurreko lanari. Han goitik itsasoa ikusten da eleberria zoragarria delako, plazer txiki ugari pizten duena.

Han goitik itsasoa ikusten da lan helduagoa da. Normal-normala. Pertsonaia eta istorio ugariko nobela. Txirrindularitzaren epikaren metafora hartuta liburuko pertsonaia guztiak, inongo entziklopedian agertzen ez diren gehienak, heroiak izango dira euren ekintza txikietan. Askatasuna dute helburu, baita beharrizana ere. Iraultza txikiok inportanteagoak dira, arrakala sakonagoa uzten digutelako barnean.

Eleberri honek alde nabarmen bi ditu. Lehenengoak, estilo surrealistagokoan, bigarren aldeari ataria egiten dio, irakurleari aurrekariak ematen dizkio. Bigarren aldean estiloa errealistagoa egiten da, beti tonu ameslari batean. Bigarren aldea da benetako eleberria. Biak elipsi baten bidez lotuta daude, eta elipsia bera da liburuan agertzen diren istorioak josteko baliabidea. Eszena sinematografikoak bezala daude josita —txirrindularitza ez ezik, zinea ere bada Julen Gabiriaren zaletasun handia—. Horrez gain, Italiako literaturaren eragina somatzen da, batez ere Natalia Ginzburg-ena, baita bere bizitzaren eragina ere.

Eta narrazioan zehar hari bat, Romanen istorioa. Roman Alberdi aitaren eraginez Gino Bartali txirrindulari italiarraren miresle bihurtzen da. Espainiako gerra dela eta erbesteratu eta Ginorekin bat egingo du Alpeetako mendi bat igotzen Frantziako Tourreko etapa batean. Handik puska batera, 1943ko faxismopeko Italian, gaztea bila joango zaio Toskanako Ponte a Ema herrira. Romanen ibilbideak besteei bidea ematen die.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak