kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Isiltasunaren adabakiak / Karlos Linazasoro / Pamiela, 2004

Zipriztin-ideiak Javier Rojo / El Correo, 2004-02-25

Karlos Linazasoro idaztearen gaixotasunak jota omen dago. Gaixotasun honetatik sendatzeko, idaztearena neurri txikitan hartzea erabaki du, honelako kasuetan gertatu ohi den bezala, poliki-poliki sendatu behar baita, bat-batean osatzea ezinezkoa delarik. Honen ondorioa da “Isiltasunaren adabakiak” izeneko liburua, aforismoz edo, idazleak nahiago duen moduan, apuntez egindako liburua. Idatzi beharretik sortutako liburua da, idatzi behar horretatik bertatik askatzeko. Mila aforismotik gora biltzen dira, ia-ia pentsamendu solteen egunerokoa osatzen dutenak. Batzuk jatorrizkoak, bestetzuk, gustuko idazleengandik hartuta (batzuetan ezinezkoa da batzuk eta besteak bereiztea), zipriztinak bezalako ideiak agertzen zaizkigu. Bi gai iruditzen zaizkit nabarmenenak, eta biak lotuta agertzen dira: heriotza eta denboraren igarotzea, batetik, eta literatura, bestetik. Izan ere, literaturak denbora izozteko (heriotzari iruzur egiteko) bidea eskaintzen du. Askotan esaldi bakarraz ostutako aforismo hauek paradoxan oinarritu ohi dira, begi-bistakoaren atzean ezkutatzen den beste errealitate hori erakutsi nahirik… Linazasorok idatzi beharretik askatzeko idatzi nahi izan zuen liburua, baina liburuak bere amaraunean harrapatu zuen berriro.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak