kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan / Edorta Jimenez / Susa, 2003

Itzalen xerka, egiaren aztarnak Oier Guillan / Gara, 2004-02-21

Badira biografiadunak eta biografia gabekoak diren pertsonak. Bigarrenen zerrenda amaigabea izan liteke. Besteak beste, biografia gabekoek biografiadunen istorioetan duten pisuagatik sarri haien istorio propioak idatzirik izatea mereziko lukete. Ernest Hemingway idazlearen bizitzan Kubako egonalditik aurrera presentzia handia izandako euskaldunen kasua izan liteke horren adibidea.

Denbora tarte laburrez argitaratu ditu Edorta Jimenezek Espainiako Gerra Zibilean girotutako “Kilkerren hotsak” eleberria eta gertakari bera abiapuntu garrantzitsuen artean duen Hemingway… ikerketa liburua. Lehenak bigarrenean izan omen du habia. Lan biak elkarren osagarri izan litezke irakurlearentzat, baina bakoitzaren edukien norako eta nolakoek, halaber, izaera propioa ematen diete. Jimenezek liburua eraikitzeko baliatu duen haria lausoa omen da oso: Hemingwayk bere liburuetan esperientzia propioak islatzen zituen arren, haietan euskaldunen presentzia zeharkakoa da oro har.

Ez da ohikoa euskarazko literatura gertuaren testuinguruan tankera honetako lanak topatzea. Ikerketa lan sendo eta sakona suma liteke bertan, zenbaitetan idazlea bera bigarren mailako pertsonaia bilakatzeraino. Irakurleak ikerketa lanarekiko berarekiko jakin-mina senti lezake tarteka, liburuaren egileari sumatzen ahal zaion grinak kutsatuta.

Lan sendoenak ere izaten ahal ditu bere gorabeherak, ordea. Hasteko, liburuaren azalaren lehen kolpetik, tituluaren bigarren zatia azpimarratuko nioke nik irakurleaki, “…zerbitzu sekretuetan” delakoa; izan ere, “Hemingway eta euskaldunak”, funtsezko haria suertatzen den arren, ez baita garrantzia duen bakarra. Liburu honen baitan liburu bat baino gehiago dagoela esan liteke. Lehen ataletan bereziki protagonista nagusien presentzia ahula da oso, behartua kasik; haien bizitzetako lehen urteetatik eta Gerra Zibiletik abiatuta paraleloki antolatzen dira, besteak beste, Hemingway, Andres Untzain edo Juan Duñabeitiaren ibilbideak, haien arteko balizko antzekotasunak aurkitu nahian. Badira, halaber, aipatu beste harietan protagonismo handia hartzen duten pertsonaiak, Jesus Galindez kasu, Jose Antonio Agirre bera edo Kubako egonaldian erbesteraturik ziren euskaldun askoren izenak. Hari ahulean lotura abila egiten du Jimenezek, baina itzalen xerka aitortzen du bere burua. Liburuan, oro har, datu interesgarri asko eskaintzen da, baina baita hipotesien kontrastetik eratorritako ondorio asko ere, haiekin une horretan eskuraezinak diren datuen hutsunea betetzean datu errealen osotasuna oreka ahulean utziz. Harien amaraunean gaiak harrapatuta suertatzen den irakurleak, haatik, une gozagarriak izan ditzake: Martha Gelghornen ipuina euskarara itzuli eta, era berean, interpretatzerakoan egiten den ariketa interesgarria, Galindezek idatzirik utzitako kontakizun intentsoa edo, azken ataletan, protagonista nagusiek Kubako iraultzarekiko izandako loturak haien artean.

Hemingway eta euskaldunen arteko harremanaren isla baino askoz gehiago topa lezake bertan irakurleak: garai ezberdinen isla amets eta porroten estoldetan barreiaturik, erantzunik gabeko galdera zenbait eta, oro har, apurka idazten dihoan historiaren lagin bat. Badirelako biografiarik ez duten pertsonak, eta herriak.

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak