kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Soinujolearen semea / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2003

Agurraren lana A. de Amezaga / Bilbao, 2004-02

Idazleak literaturaren bidez irakurlea bereganatzea lortzen du, fideltasun. Askotan erabiltzen duen errekurtsoa pertsonaia eta tokiak bere nobeletan errepikatzea da, giro ezaguna sortuz. Bemardo Atxagak (Asteasu, 1951) hori eta gehiago lortu du Soinujolearen semea-rekin, bere azken nobela. Obabakoak bezain mardula (luzeagoa irten zitzaion, mila orrialde baino gehiago, baina argaldu behar izan zuen), bost urte luze eman ditu egitura ez konbentzionala “eraikitzeko” eta, aitortu duenez, orain arte idatzi dituen liburuak bertan daude: nobelak, poemak, liburutxoak… Jose Irazu izena berreskuratu eta honekin liburuak sinatzen hasiko duela komentatu ohi du. Sasoi berriari hasiera emateko unea heldu da. Ziklo emankor bati amaiera emango dio Soinujolearen semea-rekin, autoreak berak adierazi duenez: Atxagak argi dauka bizitza sasoiez osatzen dela. Berarentzat liburuak erresistentzia frogak dira eta “hitzek eramango naute nahi duten tokira”. Liburu honen azken atalean, Abuztuko egunak-en, aldaketaren bidea nabarituko du irakurleak. Esan irakurle potentzialak asteasuarraren lan berri baten aurrean dagoela uste izango duela, ez batuketaren edo sintesiaren liburuaren aurrean. Gaztelerara eta katalanerara itzuliko dute udaberrian eta baita Europako beste hizkuntza batzuetara ere. Azalean José Ordorikaren irudi bat aurkezten zaigu. Joan den hilabetean azpimarratzen genuenez zutabe honetan, Joseba Sarrionandiaren Kolosala izango da lanarekin batera Soinujolearen semea salduenetakoa izan zen Durangoko azken azokan. Atxagarekin batera uste dugu beste munduak deskubritzeko ditugula, eta Eluard-ek esan zuen bezala, gutako bakoitzaren barruan daude. Beste bat arte, Bernardo; ongi etorri, Jose!

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak