kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Kolosala izango da / Joseba Sarrionandia / Txalaparta, 2003

Gerra jolasak Alvaro Rabelli / Deia, 2004-02-17

“Kolosala izango da” eleberri laburra da, ehun eta hogeita hamazortzi orrialde baino ez ditu, Sarrionandiak erbestetik ekarri digun azken lana. Bere bigarren eleberria dugu azken hau, eta Lagun izoztuarekin, lehenengo eleberriarekin, gordetzen du lotura, bat gutxienez bai. Bada, honetan ere Kalaportu izeneko geografia fiktizioan lekutu du istorioa, beste sasoi batean baina. Oraingoan denboran atzera egin du eta gerra zibilaren sasoira eraman gaitu. Horrela, “Kolosala izango da”, denbora kronologikoari dagokionez, atzerago kokatzen da, gerra zibilaren hasieratik diktaduraren lehenengo urteetara arteko tartean, hain zuzen. Kalaportuk dagoeneko historia du. Fikziozko geografia den arren, egilearen fikziorako asmoa erakusten duena, gure herriaren metafora eta sintesia da, Euskal Herriko ia edozein herri izan liteke, non eta gure historia hurbileko gertaera ezagunak, neurri batean, historiari dagokionez, errealak, jasotzen diren.

“Kolosala izango da” eleberrian gerra zibilaren gertaerak dira, umeen ikuspegi xaloen bidez kontatzen zaizkigunak. Protagonista nagusia hamaika bat urteko mutikoa da, gerrarekin batera arin hazi behar duena. Ikuspegi xaloa eta samurra bai, baina tragedia gordina ezkutatzerik ez daukana. Tragediak, modu batean edo bestean, berdin erasango die garaileei zein irabazleei. Hasiera batean gerra olgeta hutsa izango da herriko umeentzat, abentura erakargarria inondik, euren gezurrezko tiragomazko gerren parekoa. Nor ez da ba txikitan gerra egitera jolastu? Apurka baina, gerrak dakartzan izugarrikeriekin topo egingo dute, zauriak, kanpokoak eta baitakoak, edonon zabaltzen dira eta umeen momentuko lilura guztiak abenturatik gutxi duen errealitatean galduz joango dira. Hala ere, umeak beti ume, egoerarik okerrenetan ere. Euren begiradapean egoera krudel eta arbitrarioa igarotzen da, ulertezina eta erridikulua. Umeen xalotasunak atea zabaltzen die ironiari eta objektibitateari, horren bidez egileak gertaeren irakurketa lar ideologizatua ekiditen du, baina argi uzten du gerraren krudelkeria eta irabazleen jokamolde ikaragarria. Amaieran umeen desioa, aginte ilunarentzako burla eta ironiatik asko duena, zirkoa itzultzea, zirko kolosala, umeei duintasuna itzul liezaiekeena, herriari duintasuna itzultzea irudikatuko lukeena.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak