kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Eta harkadian ni / Anjel Erro / Elkar, 2002

Musen eskolako euskal oskola Aingeru Epaltza / Nabarra, 2004-02

“Zertan saiatzen zara, Anacronio, / Kalimako alexandriarraren gisako/ epigrama helenikoak idatziz? / Apika zeure iturburua izaten?”. Horra Anjel Erroren Eta harkadian ni bere lehen liburuko poemetariko bat. Hona bertze bat: “Ustez latin ovidiarrez, izatez latin kaskarrez/ zenbait bertso paratu duzu, Antonio, / non vasconum hizkuntza barbaroz / poema latindarrak egiteagatik degidazun trufa. / Nik zure eztenari erantzun / konplitua ematen diot, / zuk erantzun ezinen duzun honen bidez”.

Burlatan ez dakit termarik dagoen, Errok bertze epigrama batean dioskunez, baina hala balitz bezala ari zaigu bere opera priman. Oro errana dela badaki, baina ez berak. Eta duela mende anitz erran zitzaigun hori bera berritzera abiatu zaigu, Marzialen, Virgilioren eta Horazioren bidetik.

Ez beza, hala ere, inork pentsa burlatarraren proposamena antzinateko poesiaren errekreazio hutsean gelditzen denik. Gure hizkuntzan txundigarri gertatzen ahal den giro eta iruditeria greko-erromatarraren estalkia poeta sendo baten ahotsa entzunarazteko bozgorailua da oroz gain. Poeta sendoa, eta hemengoa.

Errok izenburuan berean erakusten dizkigu bere armak: haiek —arestiko idazleak— Arcadian ziren, hots, zoriontasunaren eta lasaitasunaren lurrean, poesia klasiko nahiz Berpizkunde garaikoaren ariora; idazlea, berriz, harkadian, erran nahi baita harritzan. Bada euskal poesiagintzan harriak duen sinbologiaz idatzi duenik. Anjel Erro erro berari atxiki zaio. Hemendik idazten baitu, Euskal Harritik. Axularren, Etxeberri Sarakoaren, Arestiren, Atxagaren —“hautsi da anafora”—, Sarrionandiaren oihartzunak, Kirmen Uriberen eta Castillo Suarezen aipuak, bertzeak bertze, hor daude ohargarri. Kate horretan katemailatzat du bere burua; “musen eskolako euskal oskola” erraten dio bere buruari hondar hiru eglogetariko batean.

Baina hemengoa izanagatik/izateagatik, nonahikoa ere bai. Kanpoan ere bai baititu bertzelako bidai-lagunak, eta ez nolanahikoak. Kafka, Cervantes, Rosalia, Borges edo Hezra Pound ez dira inoiz makulu txarrak poesiaren bideak urratzeko.

Izan ere, ezinbertzean, literatura bera da —poetaren ofizioa, afizioa eta malefizioa—, Errok jorratzen dituen gaietan errepikatuenetariko bat. Gupida handirik gabe ari da bere buruaz, hemen zirika eta han zehaka. Eta gupida handirik gabe, halaber, amodioaz, adiskidetasunaz —gai klasikoetan klasikoena—, biziaz eta heriotzaz. Irakurlearen ezustea edo, gutienez ere, azken puntuko kolpearen bidez, irribarre konplizearen bilatze etengabean. Zaharrak berritzen, berriak bertze norbaitek zahartuko dituelakoan.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak