kritiken hemeroteka

8.302 kritika

« | »

Airezko emakumeak / Felipe Juaristi / Erein, 2003

Geure barnea gozatzeko nahiz purgatzeko Mikel Asurmendi / Irunero, 2004-02

Auschwitz-ekoaren ostean poesia ezinezkoa bihurtu zela aldarrikatu zuen Theodor W. Adorno pentsalariak. Alta bada, poesia idazten jarraitzen da. Oraindik ere, poema batek Mendebaldeko kultura salba lezakeela esan ohi da.

Felipe Juaristi poetak Felipe Juaristi eleberrigileari lan mardul eta luzea agindu dio. Erdi Aroaz geroztiko historian zehar Europan bizitako sarraskiak fikzioan paratu dizkigu nobelagileak. Gertakari garrantzitsuenetan erreparatu, alimaleko dokumentazio lana bildu —edota buruan ote dauka Juaristik historia bera, alajainkoa?— eta pasarte esanguratsuak deskribatu dizkigu: gure Penintsulan jazarriak izan ziren sefardiak eta moriskoak haietatik hasita, Frantziako Iraultzan gaindi, Bigarren Mundu Gerran, naziek burutu zuten genozidioa aipatzeraino.

Musika du bidaide idazleak, baita poesia ere bai. Narrazioa poetikoa burutu baitu Juaristik. Musika eta poesia geure izaera ankerretik libratzeko lagungarriak izan daitezen esperantzan. Esperantza da gizakion euskarrietako bat, baldin bizitzan sinetsi edo konfiantzan izanen badugu. Arrazoia da ordea gure bizitzaren oinarria eta euskarria.

Historiako gertakari errealetan oinarritua izanagatik, kontatutakoa fikzioa izanagatik, Airezko emakumeak nobelak fikziozkotik adina du errealetik. Kontatzeko narratzaile bat behar zuen idazleak eta Spinoza ipini du kontalari. Baruch, Beneditus edo Bento dira Spinozaren izena propioak. Spinoza du bidaide, gogaide eta arrazoibide Juaristik.

Nahiz jakin ere kulturak humanismorik gabe ez gaituela salbatuko —egilearen hitzak parafraseatuz—, honatx gure identitateaz arrazoitzeko liburua. Poesiaren eta biolinen airez girotua. Geure identitateaz arrazoitzeko liburua. Geurea diot, Euskal Herriaren gaindi luzatutako burusia moduko batek estalia baitago nobela.

Ez da nolanahikoa Felipe Juaristik ondutako lana. Idazle batek aldian-aldian burutu ohi duen ahalegin bakana. Balio bekigu geure barnea gozatzeko nahiz purgatzeko. Ez zara makal portatu Felipe. Bejondeizula!

Azken kritikak

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Irati Majuelo

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Ibon Egaña

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Aiora Sampedro

Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig

Jon Jimenez

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak